Bilbo, 2020-05-22
Mikel Arriaran Laboral Kutxako ordainketabideen arduradunagaz jardun dogu itxialdiko erosketa ohituren ganean berbaz. Transakzinoak gitxitu egin dira, denda eta establezimendu asko itxita egon dira. Eta erosketak egiterakoan, diru eskuaren aldean txartel bidezko ordainketak nabarmen ugaritu dira.
Dana dala, Mikel Arriaranek ez dau uste epe labur ertainean esku dirua desagertuko danik. Kontsumitzaileok, aukera zabalagoa izango dogu ordainketak egiteko eta ondoen datorkiguna aukeratzeko modua izango dogu.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa