Bilbo, 2017-10-27
Miguel Madariaga Barinaga, Lemoizen jaio zan 1944an. Euskadiko Txirrindularitza taldearen sortzaile eta presidentea izan da. 1994 eta 2009 artean Euskaltel-Euskadi taldearen managerra be izan zan.
Mungian taxistea zala, KAS eta Fagor taldeen hainbat txirrindularien gidari izan zan. 1967an Piensos Goimar, 1969an Olsa eta 1987an Beyena taldeak sortu ebazan.
1983an Bizkaiko Foru Aldundiaren gidari edo txofer lanetan hasi zan 1992an José Alberto Pradera ahaldun nagusia Euskadiko Txirrindularitza taldea babesteko konbentzitu eban. 1994an sortu eta Euskadi talde profesionala atera eban. 1997an Euskaltel enpresaren babesa lortu eta talde profesionalak Euskaltel-Euskadi izena hartu eban.
Gaur egun bere lekua Mikel Landak betetzen dau eta Miguel Madariaga Gela Pedagogikoko gidaria da.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa