Aulesti, 2022-06-01
Aulestiko Urzabal guraso alkarteak Alainen aldeko jaialdia antolatu dau garagarrilerako. Umeari Menke-Hennekam sindromea diagnostikau eutsen 2020an, eta sindromea ikertzeko eta diru bilketa kanpainea jarri dau martxan Urzabal alkarteak. Jaialdi bat be egingo dabe garagarrilaren 9an. Bere adineko umeakaz konparauta atzerapen handia dauko Alainek eta okerrena, ez dakiela zelan eboluzionauko dauen.
Oibar Legarra Urzabal guraso alkarteko kidea "Goizeko izarretan" saioan eduki dogu asteon.
Gaixotasuna ikertzeko diru bilketea jarri dabe martxan. Hainbat enpresa izan dira dagoeneko ikerketarako dirua emoteko prest agertu diranak.
Datorren astelehenetik aurrera bestalde, Lea Artibako herrietan bonoak ipiniko dabez salgai, 10 euroan. Eta garagarrilaren 9an Santa Eufemiko zelaian egun osoko jai bat egingo dabe.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa