Bizkaia , 2021-01-21
EHU-k eta Euskaltzaindiak orain dala 14 urte jarri eben martxan `Euskarazko Tesien Koldo Mitxelena´ sariak, euskarazko ikerketea bultzatu eta sustatzeko asmoz. Sariak bost jakintza arlotan banatzen dira: Zientziak, Ingeniaritza eta Arkitektura, Osasun Zientziak, Gizarte eta Lege Zientziak, eta Arteak eta Giza Zientziak. Azken arlo honetan Eneko Zuloaga bizkaitarraren `Mendebaleko euskerearen azterketa dialektologiko-diakronikorantz´ doktorego-tesia saritu dabe. Danetara 74 tesi egile aurkeztu dira, inoizko kopururik handiena.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa