Durango, 2021-10-23
Gerediaga alkarteak, Durango 1936 alkarteak eta Durangoko Udalak ikerketa bat hasi dabe bonbardaketaren ondorioz hobi komunetan lurperatu ebezan biktimen senitartekoak lokalizetako. Zenbaki ofizialen arabera, Durangoko bonbardaketeak 376 hildako eragin ebazan;
Hildakoak gehiago izan ziran, eta batzuk Durangoko hilerrian dagozan hobietan lurperatu ebezan. Ikerketea martxan dago biktima horreen senitartekoek lokalizetako. Beñat Gaztelurrutia Gerediaga alkarteko kudeatzaileak gai honetaz berba egin deusku.
82 pertsonen familiak bilatzeko danetik egiten dabilz. Baita dibulgazino lana be. Entzuten dagoan baten batek, hobi horreetakoren baten senitartekoren bat izan leikela uste badau Gerediaga alkarteagaz bat egin leike.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa