, 2012-05-28
Bilboko udaleko bozeroaleen batzordeak eratu dau alkarrataratzea, gaurko saioan hilketea gaitzetsi eta gero. Mireia izeneko neskea burutik txarto dagoen bere auzokide batek hil eban barikuan.Bilboko udalak deituta, bihar eguerdiko hamabietan egingo da salaketa agerraldia, udaletxeko eskaileretan. Oihane Agirregoitia Bardintasun eta Kooperazino zinegotziagaz egin dogu berba Bizkaia Irratian, Lau Haizetara saioan. Kontuan hartzekoa da baita be Bilboko udalak Nazino Batuen Erakundeak emondako saria jaso dauela oraintsu indarkeria matxistearen aurka egindako lanagaitik.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa