Bizkaia, 2021-03-01
Gabonetako kanpaina arrakastatsuaren ostean Nafarroako ekoizleak eta euskaltzaleak laguntzeko Errigoraren udabarriko kanpaina heldu da. Nobedadeen artean oliba orio birjina estra dastetako lau aukera barri dagoz arroitz, arbekina, pikual eta enpeltre jatorri izendapenetako 5 litroko botilak. Errigoraren webgunean martiaren 4tik 24ra bitartean egindako eskakizunetan era askotako kontserbak be aukeratu ahal dira eta genero guztia apirilaren bigarren hamabostaldian jasoko dau norberak aukeratutako gunean.
Gabonetako kanpainan otzaren banaketea oso arrakastatsua izan zala esan deusku Errigorako Bizkaiko koordinatzailea dan Irati Abiok. Gabonetan hamasei mila otzara baino gehiago mogiarazotea lortu eben eta udabarrian be zifra onak eukitea itxaroten dabe.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa