Bakio, 2014-02-27
San Jose egunean edegiko dabe. Bakiorentzat Txakolingunearena proiektu on bat dala dino Aitor Apraiz alkateak. 2006tik datorren proiektua da museoarena. Museo horretan batu dabezanak azaldu deuskuz Aitor Apraiz alkateak. Oposizinoak, Bilduk, fiskaltzara jo dau proiektu honetan ustez burutu diran irregulartasunak argitu daitezan. Apraizen esanetan Bildukoei ez jake proiektu hau gustatu, baina eurak legea jarraituz egin dabe guztia. Bilduk abenduan egin eban salaketea, eta udal gobernuak salaketa horren aurrean ezer argitzekorik ez eukala erantzun eutsenez, orduan erabagi eban koalizinoak epaitegietara jotea. Alkatea dan Aitor Aprazien eta Bilduko zinegotzia dan Amets Jauregizarren berbak batu doguz.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa