Markina-Xemein, 2019-03-13
Urtean ia 30 mila kamioi Markinako erdigunetik pasetan dira. Markinako udalak BFAgaz saihesbidearen proiektua aurrera eroateko alkarrizketak hasi dauzela esan deusku Juanjo Txurruka alkateak. Etxebarri eta Markina lotzen dauzen errepidea gaur egun Markina-Xemeingo erdigunetik igaroten da eta zonalde horretan kamioien eta ibilgailu handien trafikoa oso astuna izaten da. Arazo hori arintzeko Txurrukak saihesbidea ezinbestekoa dala esan deusku. Urte gitxi barru eginda egongo dala uste dau berak. Markinan azken urteetan irisigarritasunari, ingurumenari eta kultureari begira sortutako proiektuez be berba egin dogu beragaz.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa