Markina-Xemein, 2012-09-06
Markina-Xemeingo udalak ortu ekologikoakaz hasteko lurzorua egingo dabela iragarri dau. Partzelak futbol zelaiaren ondoan egongo dira. Bertan ekoiztuko dabena ezin izango da saldu eta norberaren kontsumorako izan beharko da. Partzela bakotxak 70 metro koadroko azalerea eukiko dau baina ez dakigu momentuz zenbat ortuk urtengo daben. Jende askok izena emoten badau zozketea egin beharko dabela azaldu deuskue Markina Xemeingo udaletik. Proiektuaren bultzatzailea da Karmelo Jaio.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa