Derio, 2022-03-01
Derion astialdian, feminismoan eta ekologian oinarritutako Marikobaso espazioa zabalteko diru bilketea hasi dabe. Besteak beste, tailerrak, hitzaldiak eta bilerak egin nahi dabez bertan, eta herritar guztientzat zabalduko dabe gune hori, hil honetan. Ane Lopez Marikobasoko bultzatzaileagaz berba egin dogu. Diru bilketeari ekin eutsen eta kanpaina jarri dabe martxan. Eta dirua emoten daben guztien izenak Marikobason egongo dan horma irudian agertuko dira. Apirilaren 8rarte batuko dabe dirua.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa