Barakaldo (BEC), 2012-05-29
1.100 saltzaile eta espositoreetatik TECNALIA enpresa euskalduna aukeratu dogu. Garraioetarako piezak egiten erreferente bihurtu da estadu mailan eta bere bezerorik nagusienak Frantzian eta Alemanian topau geinkez. TECNALIAren arabera manufakturetako makina barrien ezaugarri nagusiak flexibilidadea, jasagarritasuna eta inteligentzia dira. Urko Esnaola TECNALIAko ordezkaria da eta berak esan deusku robotei gero eta inteligentzia handiagoa ezarten jakela. TECNALIAk Tokioko unibersidadeagaz lankidetzan AIRBUSerako piezak egiten dauzen robot barria aurkeztu deusku.
Gogoratu Makina Herramintaren biurtekoa zapaturarte ateak zabalik egongo dala Ansion. TECNALIAk aurkeztutako beste nobedadeen artean ontzioletan lan egiteko tresna barria nabarmendu geinke.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa