Bizkaia , 2020-06-11
Bilboko Elizbarrutiak Maitasunaren eguna ospatzen dau gaur. `Itxaropen printzak´ goiburua hartuta, gaur 17:30ean tertulia bat egongo da Santiago katedralean. Eta ostean, 19:00etatik aurrera, On Mario Izeta gotzaina buru dala, Eukaristia ospatuko da. Maitasunaren Egunaren helburua, txartoen dagozanen alde behar egiten daben personen lana eskertzea da. Lau Haizetara saioan hiru ekimen ezagutu doguz: errefuxiatuakaz lan egiten dauan Babes Komunitarioa proiektua, Itaka-Eskolapioak Fundazioak 2012tik abian daukan `Ojalá´ programea eta Covid-19aren konfinamenduaren sasoian Caritas Bizkaiak egoitzetan bizi diran edadetuei gutunak eta marrazkiak bidaltzeko ekimena.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa