Zuzenean entzun, Bizkaia Irratia

Bizkaia Irratia

Albisteak: Kirolak

Maila kontua

Bilbo, 2016-05-18

Amaitu da ligea 2.B eta 3. mailetan. Barakaldo bigarren geratu da, azkenean, eta Lleida izango dau aurkari play-offean. Xabi Etxebarria atzelariak esan deuskunez, gol bat sartzera eta ez galtzera joango dira Kataluniara, zapatuan. Leioak be maileari eusteko kanporaketea jokatuko dau. Xativako Olimpicen aurka. Alex Goikoetxeak Bizkaia Lehian sioan azaldu deuskunez, Real Unionen aurkako garaipenak animo handia emon deutse. Zamudiok kanporaketa bakarra nahikoa izango dau 2.B mailara igoteko. Beti be irabazi ezkero. Mikel De Gregorio jokalariak aitortu deusku golik ez jasotera doazala Laredora. Bermeok Ejidorako bidaia dauka. Talde gaztea eta gogotsua izango dabe aurrean, Igor Ispizuak esan deuskunez. Balmasedaren aurkaria, barriz, Murtziako Aguilas da igoteko play-offean. Ondarroako Aurrerak zuzenean jaisteko tokiei ihes egin deutse, baina itxaron egin behar dau. Leioak maileari eustea, edo besteren batek igoteak mesede egingo deutso. Orain, maila kontua da.

facebook
twitter
google+
rss

@bizkaiairratia

Twitter kontura joan>>

Facebook Bizkaia Irratia

[Bizkaia Irratia]
Mazarredo zumarkalea 47-7 / 48009 Bilbo

Zuzeneko telefonoa

94 446 54 76

Erredakzinoko telefonoa

94 446 68 00

Web mapa Lege oharra Argazkietan laguntzaile: depositphotos
Laguntzaileak:
eusko jaurlaritza
Bizkaiko foru aldundia