Barakaldo, 2022-07-19
Zerbitzu horretan behar egiten daben zeladore, erizain laguntzaile eta erizainek Gurutzetako Larrialdietako Beharginen Asanblada sortu dabe. Zerbitzua gainezka dagoala esan deusku Maialen Akarregi erizainak. Udan gainera, plantilea aurrezteko oheen kopurua murriztu egiten dabela kontau deusku. Lan zama handia dauke larrialdi zerbitzuko osasun profesionalek eta egoerea jasan ezina da eurentzat. Akarregiren berbetan baja piloa dago azken aldian. Gurutzetako ospitaleko zuzendaritzeagaz batzartu dira, eta erantzuna zein izan dan azaldu deusku Maialen Akarregi erizainak.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa