Bilbo, 2022-04-05
Gaur arratsaldeko 18:00etan EH Bilduko ordezkaritzeak Lehendakariari azalduko deutsona aurreratu deusku Maddalen Iriarte legebiltzarkideak "Goizeko Izarretan". Koalizinoak uste dau aurrekontuetan jasotako inbertsinoak barrikusi behar dirala. Jenteari erantzunak emon behar jakozala azpimarratu dau Iriartek. Nekazaritzari eta industriari gehiago lagundu behar jakola uste dau EH Bilduko legebiltzarkideak. Era berean, gizarte laguntzak jasoten dabezenei begira baldintzak malgutzeko eskatuko deutso Iriartek Urkulluri.
Energia eolikoaz galdetuta Maddalen Iriartek dino emoten dauela energia barriztagarriena EAJri bururatutako zeozer dala eta Lakua izan dala fracking-agaz eta gasagaz tematu dana. Energia eolikoaren geroaz erabagiak hartzeko patxadazko hausnarketa bat egin behar dala uste dau EH Bilduk.
Hezkuntza sailburuordeak atzo iragarritako Curriculum barria Madriletik datorren neurria dala azpimarratu dau Maddalen Iriartek. Euskal eskolak Curriculum propioa behar dauela nabarmen dau.
Auzitegi Nazionalaren azken erabagiei buruz galdetuta soka tenkatzen dabilela esan dau Iriartek eta epaile batzuk mendekuaren dinamikan kokatzen dirala. Egoera honek berradiskidetzea moteldu leikela uste dau EH Bilduko ordezkariak.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa