Bilbo, 2012-05-02
M-15 Bizkaiko plataformatik hilaren 12an Bilbon izango dan manifestazino erraldoia batera joateko deia egin dabe. Manifestazinoa hurrengo asteko zapatuan arratsaldeko 18,30etan Jesusen Bihotzetik abiatuko da. Bestalde M-15 mogimenduko kideek oraingoan ez dabe akanpadarik egingo baina eguneroko ekintzakaz Arriaga plazea hartuko dabe beste behin. Maiatzeko arratsalde guztietan uriburuko gune horretan gai desbardinei buruzko eztabaidak, tailerrak, irakurketak eta proiekzinoak abiatuko dabez. Joxean Elgezabalek M-15 plataformako kideak urtebeteko epean gauzek okerrera egin dabela esan deusku. Eguneroko ekintzei eta manifestazinoari “Maiatza Globala” izena ipini deutsie. Egungo egoerea jasanezina dala azaltzeagaz batera honakoa gaineratu dabe, oraingo agintariek biztanleak ez dabezala ordezkatzen.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa