Euskal Herria, 2020-11-13
Greenpeacek edukiontzi horira botaten danaren birziklatzeaz ardurantzen dan ECOEMBESen jarduna salatu dau. Ekologisten arabera enpresa horrek plastikoen %30 baino ez dau eraldatzen eta ECOEMBESek %80koa dala dino. ECOEMBES enpresaren nondik norakoez berba egin dogu Greenpeace-ko Euskal Herriko koordinatzailea dan Lorea Floresegaz. Atzo Espainiako Kongresuan betoak gainditu ebezan aurrekontuei buruz be galdetu deutsagu. Floresek esan deusku aurrekontuek enpresa kutsatzaileak konpentsetako laguntzak batzen dabezala eta nekazaritza ekologikorako laguntzak murriztu dirala.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa