Urduña, 2019-02-11
Urduñako lonjetako 50 gazte inguruk drogen kontsumo arduratsurako programa baten parte hartzen dabilz. AI LAKET alkarteak orain dala 4 urte Lonja Laket proiektua martxan jarri eban. Urte honeetan 14 eta 16 urte bitarteko gazteek drogen kontsumo arduratsurako informazinoa jaso dabe. AI LAKET-eko teknikariak euren lonjetara jo dabe zuzenean eta hantxe tailerrak eta berbaldiak eskeini deutsiez. AI LAKET-eko teknikaria da Unai Perez de San Roman eta Lau Haizetara saioan beragaz berba egin dogu.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa