Txorierri (Bizkaia), 2019-02-26
Txorierriko alkateak, aurreko astean, Bizkaiko Garraio Partzuergoagaz batzartu ziran garraio publikoetan hobekuntzak eskatzeko. Autobusetan eta trenetan maiztasun handiagoa eskatzen dabe, baita Txorierriko herri guztiak aireportuagaz konektetan dauzen zuzeneko autobus zerbitzu bat be. Bariku goizaldean tren-zerbitzua ipintea be eskatu dabe. Loiu, Derio, Sondika, Zamudio eta Lezamako alkateen izenean Igotz Lopezek, Zamudiokoak geugaz egin dau berba.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa