Zuzenean entzun, Bizkaia Irratia

Bizkaia Irratia

Albisteak: Kirolak

Liderraren kontra be bai

Bilbo, 2015-11-05

Zuazok oso ondo hasi dau Eskubaloi ligea. Sei garaipen lortu ditu zortzi partidutan. Ainhoa Azaola jokalariak azaldu deuskunez, defentsan ondo baino hobeto dabilz eta atezaina be bai. Orain, baina, Rocasa izango dabe aurkari. Liderra zortzirak irabazita dago. Zuazok Lasesarren hartuko dau astegoienean. Gernika KESB beste hainbestean dabil. Sei garaipen daukiez gernikarrek eta Bembibreren aurkako partidua garrantzitsua izango da goi-goian egoteko edo bigarren moltso baten sartzeko. Naiara Diezek nabarmendu deuskunez, talde lana da euren dohairik handiena. Errugbian, Bizkaia Gernikak Cisnerosen aurka jokatuko dau Madrilen. Iñigo Olaeta Gernikako jokalari ohiak partidu gogorra izango dala esan deusku. Aurten Cisnerosen dago. Eta Asier Garcia Bilbo BSR-ko jokalaria be konbidau dogu Bizkaia Lehian saiora. Hirutik hiru irabazita dagoz bilbotarrak. Helburua, goian egotea ligan, kopan eta Europan.

facebook
twitter
google+
rss

@bizkaiairratia

Twitter kontura joan>>

Facebook Bizkaia Irratia

[Bizkaia Irratia]
Mazarredo zumarkalea 47-7 / 48009 Bilbo

Zuzeneko telefonoa

94 446 54 76

Erredakzinoko telefonoa

94 446 68 00

Web mapa Lege oharra Argazkietan laguntzaile: depositphotos
Laguntzaileak:
eusko jaurlaritza
Bizkaiko foru aldundia