Zuzenean entzun, Bizkaia Irratia

Bizkaia Irratia

Albisteak: Kirolak

Lider, alde eta guzti

Bilbo, 2015-12-23

Barakaldok nasai igaroko ditu gabonak. Kopatik kanpora geratu arren, lehenengo dago 2. B mailan. Kopan jaustea normala izan da. Valentziaren aurka jokatu dau. Esperientzia polita izan dala esan deusku Lander Iurrebaso aurrelariak. Ligan lider dago, alde polit eta guzti. 5 puntuko aldea deutso bigarrenari. Azken partidua 0-1 irabazi deutso Riverri. Gabonetako atsedenaren ostean be holantxe segidu gura dabe. Gernika ez dabil ondo. Azken 9 partiduetan, 6 bardindu eta 3 galdu ditu. Xabier Otiñano erdilarigaz egin dogu berba. 3. mailan, barriz, Ondarroako Aurrerak goranzko bidea hasi dau. Ander Lakagaz izan gara. Taldea mailara egokitzen hasi dala-ta itxaropentsu aurkitu dogu.

 

 

facebook
twitter
google+
rss

@bizkaiairratia

Twitter kontura joan>>

Facebook Bizkaia Irratia

[Bizkaia Irratia]
Mazarredo zumarkalea 47-7 / 48009 Bilbo

Zuzeneko telefonoa

94 446 54 76

Erredakzinoko telefonoa

94 446 68 00

Web mapa Lege oharra Argazkietan laguntzaile: depositphotos
Laguntzaileak:
eusko jaurlaritza
Bizkaiko foru aldundia