Leketio, 2012-09-02
Lekeitioko San Antolinetan herritarren partaidetzea nabarmendu eta eguaztenerako garraio publikoa erabilteko gomendioa luzatu dabe. Astegoienean txupina bota eta Anteroren jeitsiera zein San Antolin eguna ospatzen ibili dira. Irailaren 5ean Antzar eguna izango da eta bizkaitar zein turista asko Lekeitiora hurreratzen dira. Bizkaia Irratiaren sintonian Kepa Arruza Lekeitioko kultura zinegotzia izan dogu. Udalak esan dau plastikozko antzarren edota antzar hilen arteko eztabaideagaz amaituteko jaien ostean herri galdeketaren bat zabaldu leitekela. Aurtengo nobedadeen artean txosnaguneko ekimenak programa ofizialean sartu izana azpimarratu geinke. Kontzertuei jagokenean Siroka, Zea Mays edota Bebe izango dira astean zehar Lekeition.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa