Lekeitio, 2018-07-06
Guzmaneko Santo Domingo monasterioak sortu ebela 650 urte betetan dira bihar. Ama Domingotarren Lekeitioko alkartea bizi da bertan. 650 urtean komentua ez dala inoz itxi esan deusku Sor Maria Elena prioreak.
Gaur hasiko dira ospakizunak. Eleiz Museoko zuzendariak, Juan Manuel Gonzalez Cembellinek monasterioaren historiaren ganeko berbaldia eskeiniko dau.
Urteurrenaren ekitaldi nagusia bihar izango da. 12Etako eukaristioan Gotzaina izango da buru. Ostean monasterioaren historiari buruzko erakusketa dokumentala inaugurauko da. Erakusketa honetan monasteriotik eroan eben XVIII. mendeko klabezina ikusteko aukerea egongo da.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa