Bizkaia, 2020-07-09
EAJaren Bizkaiko zerrenda buruak Eibarren, Leioan eta Basaurin erasoak jasan dabezan andrazkoei alkartasuna helarazo deutse eta Eusko Legebiltzar zein Eusko Jaurlaritza barriek bardintasun legea barritu beharko dabela iragarri dau. Domekan, herri batzutan Covid 19 birusagaz lotutako foko batzuk egon arren botoa emoteko eskubidea bermatuta egongo dala adierazo dau. Leixuri Arrizabalagaren berbetan kontrol plana martxan dago eta oso eraginkorra izaten dabil. Osakidetzaren aurrekontua urterik urte handitu dala gogorarazo dau hautagai jeltzaleak.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa