Bizkaia, 2017-04-19
“Landa eremua EAEn: egungo argazkia eta etorkizuneko aukerak” liburuaren barri izan dogu. Leire Milikua arkitektoak eta agroekologian adituak egin dau. Liburuak hiru atal daukoz. Lehenengoan, landa eremuaren erretratua egiten dau egileak, bigarren atalean muturreko bi kasu aurkezten dauz eta hirugarrenean, landa lurren inbentario bat egiteko gidalerro batzuk proposatuko dauz. Gaur egungo landa eremuan nortzuk dagozan be aztertu dau Milikuak. Etorkizunerako, landa eremuan aukerak egon daitekezela be nabarmendu dau.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa