Karrantza, 2022-09-13
Karrantzan eguazten edo eguenean hasiko dira Kantabriatik ura ekarten. Udako siketearen ondorioz ura kamioietan ekarri beharko dabe Karrantzara. Raul Palaciok, herriko alkateak, horren barri emon deusku. Aurreikusitakoaren arabera lau kamioi etorriko dira Kantabriatik.
Eta bakotxak 28 mila litro ur ekarriko dauz.
Esne behi batek egunean ehun litro ur baino gehiago kontsumiduten dauz. Arazo honegaz jarraitu ezkero, esku artean urtenbide bakarra ikusten dau Karrantzako alkateak. Karrantza ez da Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoko kidea. 2016an partzuergoan sartzeko bidea hastea erabagi eben.
Baina pausua ez emoteko bi arrazoi daukezala azaldu deusku.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa