Zuzenean entzun, Bizkaia Irratia

Bizkaia Irratia

Albisteak: Kirolak

Lehia erakargarriak

Bilbo, 2017-01-25

Futbol jardunaldia lehia erakargarriz beteta dator. Sestaok eta Zamudiok neurtuko dabe indarra 2.B mailan. Azkeneko biak dira. Barakaldok Bilbao Athletic hartuko dau. Zurigorriak laugarrenak dira, eta barakaldarrek ezin dabe gorako biderik hartu. Zamudioren aurka galduta dagoz. Arenasek Socuellamosen aurka jokatuko dau Gobelan.  Aitor Ramos aurrelariak onartu dau hiru puntu oso garrantzitsu daukiezala jokoan. Erik Polanco Leioako jokalaria be konbidau dogu Atetik saiora. Leioaztarrak 3. dagoz, eta Mensajero izango dabe aurkari. Bidaia luzeak mesederik ez dau egingo, baina puntu bila doaz Polanco eta taldekideak. Maila bat beherago be ez da emozinorik faltako jardunaldian. Lider biak playoffeko beste talde bien aurka. Culturalak Gasteizera joan behar dau, Alaves B-ren aurka jokatzeko. Bermeok Vitoria hartuko dau Itsasganen. Igor Ispizua hegalekoak onartu dau irabaztea polita izango litzatekela, eta taldeari animo handia emongo leuskiola.

facebook
twitter
google+
rss

@bizkaiairratia

Twitter kontura joan>>

Facebook Bizkaia Irratia

[Bizkaia Irratia]
Mazarredo zumarkalea 47-7 / 48009 Bilbo

Zuzeneko telefonoa

94 446 54 76

Erredakzinoko telefonoa

94 446 68 00

Web mapa Lege oharra Argazkietan laguntzaile: depositphotos
Laguntzaileak:
eusko jaurlaritza
Bizkaiko foru aldundia