Zuzenean entzun, Bizkaia Irratia

Bizkaia Irratia

Albisteak: Kirolak

Lehenengoz finalean

Bilbo, 2017-02-09

Lointek Gernika Bizkaia kopako azken fasera heldu da. Barikutik domekara jokatuko da Gironan. Lehenengoz lortu dau. Hirugarren urtea daroa lehen mailan, eta taldea asko hazi dala aitortu dau Naiara Diez kapitanak. Sasoi onean dagozala dino. Barikuan (21:00) jokatuko dabe lehen kanporaketea Al Qazeres Extremaduraren aurka. Suerterik onena opa deutsegu gernikarrei. Bizkaia Lehian saioko konbidaduak Joana Flaviano (Athletic), Maialen Agirregomezkorta (Prosetecnisa Zuazo), Nerea Egurrola (Gaztedi Sokatira) eta  Iraia Garcia (BM Bilbao Atletismo Santutxu) izan dira. Gaztedik Goma gaineko Euskadiko Txapelketea irabazi dau. BM Bilbao Santutxuk, barriz, zidarra lortu dau Europako Kros Txapelketan, eta urrea Euskadiko luzean. Domekan, Euskadikoaren bila urtengo dabe kros laburrean.

facebook
twitter
google+
rss

@bizkaiairratia

Twitter kontura joan>>

Facebook Bizkaia Irratia

[Bizkaia Irratia]
Mazarredo zumarkalea 47-7 / 48009 Bilbo

Zuzeneko telefonoa

94 446 54 76

Erredakzinoko telefonoa

94 446 68 00

Web mapa Lege oharra Argazkietan laguntzaile: depositphotos
Laguntzaileak:
eusko jaurlaritza
Bizkaiko foru aldundia