Urdaibai, 2021-06-01
Maiatzaren 30an, goizeko 6ak pasautxuan Landa eta Roy-ren lehenengo bi arrautzak apurtu ziran. Urdaibai Bird Centerreko web gunetik zuzenean jarraitu ahal izan da jaiotza eta euren eguneroko bizitza. Kantauri kostalde osoko lehen Arrano arrantzalearen jaiotza zuzenean ikusteko aukerea izan zan. Hiru hilabete barru, bizirik jarraitzen daben gazteei eraztunak jarriko deutsez, migrazino-bidaian jarraitu ahal izateko .Egun horretan izena jarriko jake gazte honeetako bakoitzari. Aitor Galarzak orain dala urte batzuk ipini eban martxan Arrano arrantzalea bereskuratzeko proiektua eta azkenean fruituak emon dauz , beragaz solasaldian izan gara.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa