Bilbo, 2019-05-31
Bilbo areto futbol taldeak denporaldi bi egin ditu 2. mailan. Aurten nagusitasunez irabazi dau ligea, eta lehen mailara itzultzeko aukerea dauka. Horretarako Telderen aurkako kanporaketea irabazi behar da. Zapatuan (19.00) jokatuko dabe joaneko partidua San Inazioko kiroldegian. enara Ajangiz jokalariak esan deuskunez, Telde arerio gogorra izango da, baina dana emongo dabe emaitza ona eroateko Kanariar uharteetara. Maddi Aalla (Zuazo), Markel Mendizabal (San Inazio) eta Agurtzane Elorriaga (Bizkaia Durango) izan dira Bizkaia Lehian saioko beste konbidaduak.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa