Euskal Herria, 2012-07-03
Laura Mintegik EH Bilduren lehendakarigaiak esan dau Jaurlaritzara joan gura dabela egiteko eta ez egoteko. EAko Angeles Iztuetak, hezkuntza sailburu ohiak, aurkeztu dau koalizianoaren lehendakarigaia. Laura Mintegik 56 urte daukaz eta Getxon bizi da, psikologian doktorea eta historian lizentziatua. Idazlea eta kazetaria be izandakoa. Une honetan EHUko irakaslea da eta baita euskaltzain urgazlea be. Sasi demokrazia, demokrazia bihurtzen ahaleginduko dirala esan dau Carlton hotela beteten egozan 100 bat ordezkariren aurrean. Herri proiektua, bokazino soberanista eta ezkerraren baloreak nabrmendu ditu Laura Mintegik. Espainiak politikoki eta ekonomikoki Euskal Herria itoten dauela esateagaz batera egoera hori konpontzeko soluzinoak azpimarratu ditu EH Bilduk.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa