Bizkaia, 2013-12-02
Euskerearen Nazinoarteko Egunaren bezperan BFAk euskerearen alde behar egin daben 3 artista nabarmendu dauz. Balendin Lasueni ohorezko saria emon deutse, datorren urtean 90 urte beteko dauz Gerediaga Alkartea sortu, Zaldibarko alkate izan eta Bizkaiko kulturaren ordezkari izandakoak. Arrantzaleak gomutan euki dauz Jabi Elortegik, Bermeoko zinemagilea eta aurton ikusentzunezkoen arloan Lauaxeta saria jaso dauena. "Galerna, ekaitz ezezaguna" dokumental luzeagaitik nabarmendu dabe. Rikardo Arregi Diaz de Heredia idazleari poesiaren saria egokitu jako "Bitan esan beharra" poema liburuagaitik. Saridunen barri emoten eta euskerearen zein kulturearen inguruan berbetan Josune Ariztondogaz kultura diputadeagaz berbetan aritu gara.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa