Larrabetzu, 2012-04-01
Goizeko hamarretan hasi eta 15ak bitartean jente asko hurbildu da Larrabetzura. Hamaikagarrenez antolatu dabe txakolinaren eguna. Txakolina bera, zein beste produktu batzuk dastatzeko aukerea egon da, beti be, edariari protagonismoa kendu barik. Gaztaia, gozokiak, kontserbak edo eta artisautzea be ez dira faltau izan.
Mari Asun Gaztelu alkateak azaldu dauanez, aurtengo urtea ona, oparoa, izan da txakolingileentzat.
Txorierrin dagozan bederatzi txakolingileetatik zazpi batu dira Larrabetzun. Herrian bertan jatorri izendapenagaz bi dagoz.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa