EAE, 2016-09-01
Euskadiko Podemosek, EQUOk eta Ezker Anitzak osotzen daben koalizinoko kidea dan Lander Martinezek holantxik azaldu deusku gure mikrofonoetan. Pili Zabala lehendakarigai izango dauen koalizinoak bere burua sendo ikusten dauela aitatu dau Elkarrekin-Ahal Duguko Bizkaiko zerrendaburuak. Irailaren 25eko emoitzen ostean Legebiltzarrean beste indar batzukaz itunak lortzeari begira Madrilgo Podemosen menpeko ez dirala izango adierazo dau Elkarrekin-Ahal Duguk.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa