Zuzenean entzun, Bizkaia Irratia

Bizkaia Irratia

Albisteak: Goizeko Izarretan

Lander Atutxa: "Pertsona nagusiak be organu emole izan daitekez"

Donostia, 2018-01-18

Gaur egun EAEn dagozan organu emoleen %50 baino gehiago 60 urtetik gorakoak dira. Euskadin igaz milioi bat biztanleko 70,3 organu emole zenbatu ziran. Joerea gorunzkoa da ta zifra hori gaur egun Europan eredugarria da. Azken bost urteetan Araba, Bizkaian eta Gipuzkoan emoleen kopurua 13 puntu hazi da. Lander Atutxa, Donostiako ospitaleko trasplanteen koordinatzaile nagusia da eta zifra on honeen arrazoia zein dan azaldu deusku. Pertsona nagusi batzuk uste dabe eurak ezin dirala emole izan baina errealidadeak kontrakoa azaltzen deusku. Azken urteetan emoleen perfila aldatu dala esan dau Lander Atutxak. Hilten diran pertsona guztien baino ezin da emolea izan. Lander Atutxak esan deusku familian, aldez aurretik, gai honetaz berba egitea oso garrantzitsua dala. Heriotz baten ostean familiengandik jasotako ezezkoen tasea etik beherakoa dala be esan deusku. Euskadiko Trasplanteetarako Koordinazino guneak estadu osoko ospitaleakaz sarelanean dihardu.

Lander Atutxa

Elkarbanatu Ordenagailura jeitsi
facebook
twitter
google+
rss

@bizkaiairratia

Twitter kontura joan>>

Facebook Bizkaia Irratia

[Bizkaia Irratia]
Mazarredo zumarkalea 47-7 / 48009 Bilbo

Zuzeneko telefonoa

94 446 54 76

Erredakzinoko telefonoa

94 446 68 00

Web mapa Lege oharra Argazkietan laguntzaile: depositphotos
Laguntzaileak:
eusko jaurlaritza
Bizkaiko foru aldundia