Bilbo, 2013-08-20
EHUko ikerlari talde batek azaldu dauanez, teilatuan landarak ipinita, teilatutik sartzen dan beroa ehuneko 75 murriztu leiteke. Horrek, udan, energia aurrezteko aukerea emongo leuke, aire girotua gitxiago erabiliko litzatekeelako. Dana dala, baldintza batzuk behar dira teilatuan landarak ipinteko eta sistemea ez da eraginkorra leku guztietan. Aitor Erkoreka ingeniari eta azterketearen egileak azalpen zehatzagoak emon deuskuz Lau Haizetara saioan.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa