EAE, 2015-05-18
Lanbide Heziketako Erdi Mailako Zikloetako ikasleek enpresa txikietan behar egiteko laguntzak sortu dabez Hetelek eta La Caixak. Lanbide Heziketa “duala” izeneko formatoan dabilzan ikasleei begirakoa izango da, hau da ekainetik ekainera enpresaren baten lanean eta aldi berean Lanbide Heziketako zentroan ikasten ibiliko diranei begira. Ez dira bekak izango, kontratuak baizik. La Caixako Gizarte Ekintzak enpresa txiki bakotxari ikaslea kontratetako 600 euroko dirulaguntzea emongo deutso. Kontratuak izenpetzeko ikasleak aukeratzerakoan Erdi Mailako ziklotakoak eta emakumezkoak lehenetsiko dira. Izan be Goi Mailako zikoetako ikasleen laneratzea Erdi Mailakoena baino handiagoa da. Eta bestalde Lanbide Heziketan industriagaz lotutako zikloetan dabilzan ikasleen %5 baino ez dira emakumeak.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa