Bermeo, 2014-10-22
Martxan dago Busturialdeko araztegia. Momentuz Bermeoko eta Mundakako urak garbitzen dauz baina aurrerantzean eskualdeko gainontzeko udalerrietako urak be bertatik pasauko dira. Horretarako Eusko Jaurlaritzaren aurrekontuen zain dagoz, proiekturako zenbateko dirua bideratuko daben zain.
Bermeon bertan garbitutako urak itsasora botateko hodia be egin behar dabe. Lanak zezeilean hasiko dirala esan deusku Iratxe Arriolak, Busturialdeko ur partzuergoko presidenteak.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa