Ibarrangelu, 2021-06-01
Bizkaiko hondartzen denporaldiari gaur emon deutse hasierea. COVID 19a dala eta, iazko neurriei eutsiko deutse aurten be hondartzetan.
Hondartzen okupazino handia danean anbar koloreko banderea ipiniko dabe eta megafoniatik egoera horren barri emongo dabe. Ibarrangeluko Udalak aurten be Hondartza Solidarioak kanpainea burutuko dau Laida eta Lagako hondartzetan. Jesus Mari Ziluaga Ibarrangeluko alkateagaz berba egin dogu gaur "Goizeko Izarretan".
Kotxe pilaketa handiak izatean dira hondartza egun askotan eta inguruetan aurton aparketako leku gitxiago egongo dala aurreratu deusku Ziluagak. Erakundeetatik garraio publikoaren alde egiten dabe, bitartekoak ipinteko lanean dabilz Ibarrangelun. Laga eta Laidako hondartzak ke bako hondartzak izango dira Bizkaian, Lekeitio eta Mundakakoakaz batera.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa