Bilbo, 2015-04-27
Lehengo bateko lurrikara handiak eta ondoren izandako guztiek hondamendia eragin dabe Nepalen. Hildakoak eta zaurituak milazak dira, desagertuak be bai. Askok eta askok eukien dana galdu dabe. Horren aurrean era guztietako laguntzea behar dabe bertako bizilagunek eta laguntzeko deia egin dabe makina bat erakunde eta alkartasun taldek. Intermon Oxfam be hasita dago batzen eta bialtzen. Gotzone Olarrak emon deusku horren barri. Juanra Madariaga mendizaleak inguru haren ganean egin deusku berba.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa