Zuzenean entzun, Bizkaia Irratia

Bizkaia Irratia

Albisteak: Kulturea

La Roblako trenak 125 urte bete dauz

Bilbo, 2018-02-19

La Robla, Leongo probintzian dagoan herri bat da, Leon uritik 26 kilometrotara hain zuzen be, geure artean La Roblako trenagaitik ezaguna dana. Tren honen 125garren urteurrena gogoratzeko herririk herri dabilen erakusketea jarri dabe eta martiaren 12ra bitartean Bilboko Konkordiako geltokian egongo da. Gu geu erakusketea antolatzen aritu dan Burdinbidearen Euskal Museoko zuzendariagaz, Juanjo Olaizolagaz berba egin dogu. Berak 1892an martxan jarri eben trena hasiera baten zelako zan kontau deusku. La Roblako trenak hamarkadetan zehar euki dauzen bidaiariek ezaugarri jakin batzuk euki dabez. Bidaiarien perfilaz honakoa azaldu deusku Juanjo Olaizolak. Erakusketea hurrengo asteetan Bilboko Konkordia tren geltokian bisitau ahalko da. Bilbora heldu orduko Azpeitin eta Balmasedan egon da eta erakusketak ibiltari izaten jarraituko dau.

Juanjo Olaizola

Elkarbanatu Ordenagailura jeitsi
facebook
twitter
google+
rss

@bizkaiairratia

Twitter kontura joan>>

Facebook Bizkaia Irratia

[Bizkaia Irratia]
Mazarredo zumarkalea 47-7 / 48009 Bilbo

Zuzeneko telefonoa

94 446 54 76

Erredakzinoko telefonoa

94 446 68 00

Web mapa Lege oharra Argazkietan laguntzaile: depositphotos
Laguntzaileak:
eusko jaurlaritza
Bizkaiko foru aldundia