Bilbo, 2012-04-27
Kultura eta Hezkuntza Sailak bere marka barria aurkeztu dau, “Kultura Barrutik”.
Marka horren barruan, barrutietan aurrera eroango dan kultur programazino deszentralizatu guztia batzen da.
Bere informazio blog-a eta sare sozialetan komunidadea eukiko ditu. (www.kulturabarrutik.net eta facebook). Bilboko udaleko kultura zuzendaria da Iñaki Lopez Agileta eta berak emon deuskuz argibideak.
“Kultura barrutik” egitasmoaren helburua kultura proposamenak auzoetara eroatea da.
Udaberriko programazinoaren ezaugarria eszenatoki nagusia kalea izango dala da. Maiatzeko lehenengo astegoienean abiatuko da, Bilbo Zaharrean eta Abandon egingo diren jarduerakaz eta hilabete osoan Txurdinagan eta Otxarkoagan ospatuko diren Magia Topaketakaz. Topaketa horreetan zuzeneko ikuskizunak, hitzaldiak eta tailerrak egongo dira.Zorrotzako feria guneak Clown Zorrotza izenekoaren hirugarren edizinoa jasoko dau maiatzeko bigarren astegoienean, eta bagilean, Errekalden zirkuko arteak izango ditugu, Zirkualderen – Bilboko Zirku Jaialdiaren, hirugarren edizinoagaz.MusikAuzo programak eta Musikaren Egun Europarrak (bagilaren 21ean), kaleko soinuak eta erritmoak eroango ditue auzoetara. Baina, horrez gainera, antzerki emonaldiak, dantzaldiak, zinea, musika eta bestelako kultur jarduerak programatu dira hiriko barruti guztietan.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa