Euskadi, 2017-11-17
Gerrek eta goseteek kolpatuta bizi diran umeen beharrizanak asetzeko UNICEF Euskadik finantziazinoa behar dau. Batutako diruagaz txertoak, ur edangarria lortzeko gailuak edota ospitalak sortuko dira. Mianmarretik ihesi Bangladesheko errefuxiaduen kanpalekuetara 611 mila ume heldu dira. Eurak dira UNICEFen lehentasunetariko bat. Kristian Prieto UNICEF Euskadiko ordezkaria Goizeko Izarretan saioan euki dogu gaur. Afrikako herrialde askotan bizi diran nerabeei be laguntzen deutse UNICEFek. Afrikako biztanle guztien ia erdia 18 urtetik beherakoa da eta kontinente honetan hurrengo urteetan populazino hazkunde handia dago aurreikusita. UNICEFi laguntzeko norberak 4 euroko kostua dauen SMS bat bialdu leike 38080 zenbakira.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa