Euskal Herria - Malaysia, 2015-08-17
Korrontzi musika talde bizkaitarra Malaysiatik etorri barri da, Borneoko uhartean zuzeneko kontzertua eskaini ostean. Korrontzik hiru eguneko iraupena euki dauen Rainforest World Musical Festivalen jo dau. Jaialdi horretan mundu osoko musika kontzertuak edota artisauen erakusketak izan dira nagusia. Urtero urtero nazinoartean birea egiten dabela azaldu deusku Korrontzi taldeko Agus Barnadiaranek. Korrontzi musika taldeko Agus Barandiaranek, Malaysiako esperientzia oso arrakastatsua izan dala aitortu deusku.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa