Euskal Herria, 2021-05-21
Euskal Herriko Musika Bulegoa alkarteak arenegun banandu ebazan Miarritzen Musika Bulegoa sariak. Bostgarren edizinoa izan da aurtengoa. Jasotako 107 proposamenetatik 10 saritu dabez: Korrontzi, Ander Telleria, Arineketan, Belako, Brais Novoa Loira, Izaro, Noa & The Hell Drinkers, Petti, Sara Zozaya eta Euskal Kultur Erakundea. Korrontziren kasuan, talde honek Etxepare Euskal Institutuak emoten dauan saria jaso dau. Talde batek euskal musikea nazinoartera eroan izana aitortzen da sari honegaz. Korrontzi taldeko Agus Barandiaran eta Belako taldeko Josu Billelabeitia izan dira Bizkaia Irratian. Biak pozik jasotako sariagaz.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa