Zuzenean entzun, Bizkaia Irratia

Bizkaia Irratia

Albisteak: Kirolak

Kopea buruan, Kanariar Uharteetara

Bilbo, 2015-12-17

Gernikak Kanaria Handiari irabazi eta Kopara sailkatzeko itxaropena dauka. Baina gaur, gatxako jarri jako kontua. Azkenean, Donostian jokatuko da. Horrek esan nahi dau IDK Gipuzkoak jokatuko dauela. Beraz ligako lehenengo hirurak baino ez dira sailkatuko. Gernika bosgarren dago, eta matematikak eurak be gatxak dira. Naiara Diez jokalariak azaldu deuskunez, euren lana egitera doaz. Hau da, Kanaria Handiari irabaztera. Errugbian, Gernika azken aurreko dago. Hernaniri zapatuan Urbietan irabazteak arnasea emongo leuskio. Iker Olaetaren esanetan, behar-beharrezkoa da garaipena. Metropolitanok 5-4 galdu dau azken partidua. Asier Arponegaz egin dogu berba. Orain Castellbisbal izango dau aurkari. Leioak, waterpoloan, 4-8 irabazi dau, eta nasai doa gabonetako atsedenaldira. Virginia Cobos izan dogu Bizkaia Lehian saioan. 

facebook
twitter
google+
rss

@bizkaiairratia

Twitter kontura joan>>

Facebook Bizkaia Irratia

[Bizkaia Irratia]
Mazarredo zumarkalea 47-7 / 48009 Bilbo

Zuzeneko telefonoa

94 446 54 76

Erredakzinoko telefonoa

94 446 68 00

Web mapa Lege oharra Argazkietan laguntzaile: depositphotos
Laguntzaileak:
eusko jaurlaritza
Bizkaiko foru aldundia