Bilbo , 2013-09-05
Euskal Autonomia Erkidegoko datuak dira, Eusko Jaurlaritzak emondakoak. Urteko lehenengo sei hilabeteetan guztira 1.970 zigor gizartearentzat lan desbardinak eginez ordezkatu dira. Zigor arinak izan dira danak, gehienak, trafiko arlokoak.
Genero indarkeriako delitu arinei jagokenean be, sarritan trukatzen dira zigorrak komunidadearentzako egindako lanengaitik. Heziketea izaten da sarritan lan horreen oinarria.
Lau Haizetara saioan gaur Roberto Morenogaz, Eusko Jaurlaritzako justizia saileko teknikariagaz, egin dogu berba gai honen inguruan.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa