Bilbo, 2012-01-12
Koloneko minbizia atzemateko probearen inguruan egin dogu berba gaur Lau Haizetara saioan. Egunotan kaleratutako datu baten arabera, EAEko hamar herritarretatik lauk uko egiten deutso proba hau egiteari.
Kike Ojenbarrena Gurutzetako ospitaleko endoskopisteak azaldu deuskunez, prebentzinorako beharrezkoa da probea egitea. Sasoiz atzematen diran kasu gehienak osatu egiten dira.
Koloneko minbizia atzemateko probeak zati bi daukaz. Hasteko gorozkiak aztertzen dira. Bertan susmagarria dan emoitzarik ikusi ezkero kolonoskopia bat egiten dabe. Komenigarriena sintomarik euki ezean be probea egitea da koloneko minbiziak hasieran ez daualako sintomarik erakusten.
Prebentzinorako probea egiteagaz batera medikuek alkohola, tabakoa eta jateko ohitura txarrak baztertzea gomendatzen dabe. Koloneko minbizia atzemateko probak batez be, 50 urtetik gora eta urte birik behin egin behar dira.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa