Derio, 2017-03-10
Euskaltelek, fakturazinoa handitzeari esker, 62 milioi euroko irabaziak euki dauz. Merkaduan lehiakide daukazan konpainiak atzean laga dauzela argitu deusku Koldo Unanuek Euskalteleko negozio zuzendariak. Gaur egun EAEan Euskaltelek 350 behargin daukaz eta kontratazinoei begira unibersidadetik urtendako gazteak lehentsiko dabez. Konpainiak, era berean, 200 behargin daukazan Galiziako "R" izeneko enpresea erosi dau eta hedapen proiektu hori zelan doan azaldu deusku Koldo Unanuek. Sakeleko telefonoen berehalako etorkizunari buruz be egin dogu berba Koldo Unanuegaz. Unanueren ustetan gailu honeek ez-ohiko funtzino barriak bermatuko dabez.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa